21. Korrika

Bertso saioa izango da apirilaren 12an Orion, Korrika Kulturalaren barruan

Karkara

Bertso saioa Gaboneko tunelean.

Oriotarren eta azkoitiarren arteko buruz buruko bertso saioa izango da.

Apirilaren 12an, ostiralean, eguerdi partean pasako da 21. Korrika Oriotik, eta Orioko Korrika batzordeak bertso saioa antolatu du egun horretarako, Korrika Kulturalaren barruan. Gaboneko tunelean egingo dute oriotarren eta azkoitiarren arteko buruz burukoa, eta Egoitz Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga oriotarrek, eta Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe azkoitiarrek parte hartuko dute. 19:00etan hasiko da bertso saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide