‘Txillardegiren Klika’ dokumentala proiektatuko dute asteazken arratsaldean Orion

Karkara 2019ko apirilaren 2a

Salatxo aretoan izango da proiekzioa, 18:30etik arrera.

Orioko Korrika batzordea urtarrilean hasi zen biltzen, aurtengo Korrikarekin lotutako jarduerak antolatzeko, eta datozen astetarako antolatu dituzten jardueren berri eman dute. Bihar (asteazkena) arratsaldean esaterako, Txillardegiren Klika dokumentala proiektatuko dute, Salatxo aretoan, 18:30ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide