Orioko Zaharren Bebeslekuak Arantzazura irteera antolatu hilaren 24rako. 09:00etan aterako dira parte-hartzaileak Oriotik, Arantzazun hamaiketakoa egingo dute, eta 12:00etan meza entzungo dute Arantzazuko santutegian. Bazkaria, 14:30ean izango da Oñatiko Etxe Andi jatetxean. Hurrengoa izango da menua: Gula entsalada eta onddoz betetako piperrak, legatza baratxuri freskoz eta ganbez beteta, hojaldre tarta, edariak eta kafea.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, txartelak apirilaren 15ean izango dituzte salgai, 35 euroren truke Zaharren Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dute, autobuseko plazak zozketa bidez adjudikatuko direla. Bigarren autobusa antolatzeko gutxienez, 20 lagunek eman beharko dute izena.