Irudietan: Bost domina eskuratu dituzte oriotarrek Gipuzkoako Batel Ligan

Karkara 2019ko api. 1a, 12:15

Orio Arraunketa Elkarteko 12 ontzik parte hartu dute aurten Gipuzkoako Batel Ligan.

Asteburuan bukatu zen 2019ko Gipuzkoako Batel Liga. Larunbatean Errenterian jokatu zituzten estropada arraunlari gazteek, eta igandean San Juanen izan zuten hitzordua. Gipuzkoako Batel Liga 8 mailatan banatuta dago, eta arraun elkartetik jakinarazi dute, oriotarrek 12 ontzi aurkeztu dituztela ligara, eta zazpi mailatan izan duela ordezkaritza elkarteak.

Orio Arraunketa Elkartea "gustura" dago harrobiko arraunlari gazteek ligan egindako lanarekin, bost domina eskuratu baitituzte; bi urre eta hiru zilar.

Urrezko domina eta bandera:
- Etorkizuneko Emakumezkoak
- Kadete mailako gizonezkoak
Zilarra:
- Infantil mailako gizonezkoak
- Jubenil mailako emakumezkoak
- Jubenil mailako gizonezkoak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide