Orioko EH Bildu herriko eragileekin bilduko da, arlo bakoitzeko beharrak zeintzuk diren identifikatzeko, eta alderdiaren eta eragileen arteko zubiak eraikitzeko. "Hitzordu horiek lehen gerturatze bat egiteko balioko dute. Hala ere, datorren agintaldian eta aurrera begira, elkarte eta kolektiboekin harremanetan jarraitzeko era elkarren berri izateko asmoa du EH Bilduk", azaldu dute koaliziotik.
Orioko EH Bilduk bileretan parte-hartzeko deia egin die herriko eragileei.
Bileren egutegia:
-
Apirilaren 4an, 15:00etan: Merkataritza eta Turismo arloko eragileak
-
Apirilaren 4an, 19:00etan: Kultur eragileak
-
Apirilaren 11n, 15:00etan: Ongizate, Osakidetza eta Hezkuntza arloko eragileak.
-
Apirilaren 11n, 19:00etan: mugikortasun arloko eragileak