Koldo Aranburuk Spain Skills lehiaketan hartu du parte

Karkara 2019ko mar. 31a, 16:21

Euskal Herriko ordezkari bakarra izan da oriotarra, aurretik irabazitako lehiaketari esker.

EHilaren 27tik 29ra bitartean izan da Spain Skills lehia Madrilgo IFEMA eraikinean. Bertan, modalitate ezberdineko profesional eta ikasleek hartu dute parte, tartean, Koldo Aranburuk ile-apainketa modalitatearen barruan.

Madrilera iristeko, aurretik, Monte Albertia ikastetxeko lehiaketa irabazi zuen pasa den ikasturtean. Ondoren, Euskal Herriko lehiaketa irabaztearekin batera asteburu honetan jokatu den Spain Skills-eko lehiakidea izatea lortu zuen.

Hiru egun iraun ditu lehiak, 8 orduko jornadekin. Guztira 24 ordu pasa ditu lanean oriotarrak. Bizitako esperientziaren berri eman dio KARKARAri: Polita izan da bizitakoa, baina oso gogorra. Urduritasuna eta presio handia sentitu dut. Hala ere, nik guraizeak hartzen ditudan momentuan, inguruko denaz ahazten naiz. Nahiz eta alboan 30 pertsona nire lanari begira egon, nire munduan jardun naiz lanean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide