Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute UEMAk eta Orioko Udalak

Karkara 2019ko mar. 31a, 12:30

Urtero bezala, Orioko Udala eta UEMA kanpaina egiten ari dira elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egin dezaten bultzatzeko.

Kontuan hartuta herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen duela gaur egun, horri eman nahi dio aurten garrantzia UEMAk. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez), euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunarekiko komunikazioak zuk besterik erabaki arte. Bide hori bultzatu nahi du UEMAk eta kanpainarekin bat egin du Orioko Udalak.

Errenta-aitorpenaren kanpaina apiriletik ekainera bitartekoa izango da.

Urtez urte gehiago

Herritar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz; baina, oraindik ere, askoz gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak. Udalaren asmoa da urtez urte datu horiek hobetzen joatea. Iazko kanpainan, esaterako, herritarren %27,2k egin zuen aitorpena euskaraz, azken urteotako daturik onena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide