Ibon Aranalde pilotaria Ameriketara joango da "Bertsopilota" proiektuarekin

Karkara

Proiektuaren helburua bertsoa eta pilota Ameriketan zabaldu eta erakustea da.

Apirileko bi asteetan zehar, Bertsopilota, bertsoa eta pilota zein kitarraz lagundutako kantaldiak eskainiko dituzte, San Frantzisko, Bakersfield, Los Angeles-Chino eta Las Vegasen besteak beste.

Orain bi urte Argentinara egin zuten bidaia berbera eta aurten berriz ere martxan jarri dute proiektua. Lagun talde hau izango da bidaiatuko duena:

Pilotariak, Jon Urbieta, Xabier Urbieta, Iñaki Lizaso eta Ibon Aranalde oriotarra izango dira. Bertsolariak, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide