Orioko emakumezkoen trainerua garaile San Pedron

Karkara

Gizonezkoen ontziak bosgarren egin zuen atzokoan.

Atzo arratsaldean San Pedron jokatu zen test estropadan, Orioko emakumeen ontzia izan zen garaile, 10:53,86ko denborarekin. Atzetik jarraitu zion Arraun Lagunak-ek, 8 segundura. Donostiarra hirugarren izan zen 13 segundura.

Senior mailako gizonezkoek, bostgarren postuan amaitu zuten estropada. Santurtzik eraman zuen bandera 19:29,78 denbora tartean. Eta atzetik Hondarribia eta Donostiarra izan zituen, 13 eta 14 segundura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide