Orioko zortzikoa bigarren Head of the Race estropadan

Karkara 2019ko mar. 30a, 14:40

Sailkapen nagusian, 17. Postua lortu du zortzikoak. 

Londreseko Head of the River Race estropadan izan da gaur Orio Arraunketa Elkarteko senior mailako gizonezkoen zortzikoa. 

Ontzi ez ingelesen arteko sailkapenean Chinese Rowing Federation izan da garaile 00:17:31ko denborarekin. Orioko ontzia bigarren postuan sailkatu da hemezortzi minutu eta hamairu segunduan Tames ibaian barrena. 

Gaurko estropadan, guztira, 311 zortzikok hartu dute parte. Sailkapen orkorrean, Oxford Brookes Univ A-k lortu du lehen postua, 00:17:06.6 denborarekin. Bigarren, Leander A izan da, 00:17:14.6 denboran. Eta hirugarren, Oxford Brookes Univ B zortzikoa, bigarrenetik hiru sentesimara. Orio Arraunketa Elkarteko zortzikoa, 17. a izan da sailkapen orokorrean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide