Arkupe Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen atzo arratsaldean, Kultur Etxean. Hainbat aztergai izan zituzten hizpide kideek, 2018. urteko ekintzen balorazioa eta 2019rako ekintzen proposamenak besteak beste. Tartean, zuzendaritza batzorde berria izendatu zuten:
Zuzendaria: Jose Manuel Gozategi
Zuzendariordea: Santiago Barranco
Idazkaria: Itziar Lizaso
Diruzaina: Karmele Garmendia
Batzordekideak: Itziar Oliden, Usoa Zulaika eta Rosana Arruti.