Asteburuko arraun estropadak

Karkara

Igandean amaituko da Gipuzkoako Batel Liga.

Orio Arraun Elkarteko arraunlarientzat estropadaz betetako asteburua izango da datorrena.

Alde batetik, senior mailako gizonezkoen zortzikoa asteburuan Londresen izango da, Head of the River Race estropada jokatzen. Bestetik, larunbatean  gizonezkoen eta emakumezkoen traineruek hitzordua izango dute San Pedron, 16:30ean hasita. Gainera, harrobiko gazteek Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia izango dute Errenterian, Hibaika elkarteak antolatuta.

Igandean ere batel estropadak izango dira Pasai San Juanen. Liga amaierako jardunaldia izango da eta sariak banatuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide