Orioko Udalak webgunea berritu du

Karkara 2019ko mar. 27a, 11:00

Webgunearen diseinu berria "argiagoa eta sinpleagoa" dela azaldu dute udaletik, eta "errazagoa da bertan gauzak aurkitzea".

Orioko Udalak bere webgunea berritu du egun hauetan. Webgune zaharra 2012an egindakoa zen, eta udaletik azaldu dute, dagoeneko agerian zituela "hainbat aje eta hutsune, bai diseinu aldetik eta bai funtzionalitatearen aldetik ere".

Webgunearen diseinu berria "argiagoa da, sinpleagoa, eta errazagoa da gauzak aurkitzea bertan". Aurrekoa bezala, Joomla plataformaren gainean eraikita dago; baina bertsio berriago bat erabiliz. Ondorioz, gestionatzeko errazago da eta praktikoagoa.

Eduki guztiak eskura
Webgune berria bada ere, aurreko webguneko eduki guztiak eskura daude; "baina uste dugu hobeto antolatu eta garbiago azalduta daudela", zehaztu dute.

Webgunea berritzeko lana Elkarmedia enpresak egin du, eta 5.808 euroko kostua izan du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide