Udalbatzarra izango da gaur iluntzean, Orion

Karkara 2019ko mar. 26a, 13:30

Udalbatzarra izango da gaur, 19:30etik aurrera. Artxiboko argazkia. (Intza Unanue)

Udalbatzarra udaletxeko areto nagusian izango da, eta 19:30ean hasiko da.

 

GAI ZERRENDA

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta hauen zirriborroak: 2018ko abenduaren 27ko, 2019ko otsailaren 11ko eta 2019ko martxoaren 7ko ezohiko bilkuretakoak eta 2019ko urtarrilaren 29ko ohiko bilkurakoa.

2.- Adjudikatzea, egoki bada, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa: Orioko Antilla hondartzako 3. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko kontratua.

3.-Onartzea, egoki bada, klausula administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak, honako lanak prozedura ireki sinplifikatu bidez kontratatzeko: Orioko Aritzaga kaleko, Endaia kaleko eta Herriko Plazako lurpeko azpiegiturak berritzeko eta berrurbanizazio-lanak egiteko proiektua.

4.-Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide