21. Korrika

Ostegunean egingo dute Korrikako kilometroen zozketa

Karkara

Korrikalean ekimena egin zuten pasa den ostiralean, Korrika Kulturalaren barruan.

Kultur Etxean egingo dute zozketa, 18:00etan hasita.

Orioko Korrika Batzordetik jakinarazi dute, ostegun arratsaldean egingo dutela Korrikako kilometroen zozketa. Kultur Etxean egingo dute, 18:00etan hasita, eta zozketara bertaratzen direnei momentuan jakinaraziko diete tokatu zaien kilometro zenbakia. Horrez gain, ordainketa egin ahal izateko kontu korrontearen zenbakia ere pasako dute bileran. Zozketan egon ezin dutenei berriz, e-postaz bidaliko diete informazio guztia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide