Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

Karkara 2019ko mar. 11a, 09:55

2019ko apirilaren 28an egingo diren Espainiako Diputatuen Biltzarrerako eta Senaturako hauteskundeetako hautesle-errolda da.

2019ko apirilaren 28an egingo diren Espainiako Diputatuen Biltzarrerako eta Senaturako hauteskundeak direla-eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).

Hautesle-zerrenda jendaurrean izango da Orioko udaletxeko bulegoetan martxoaren 18ra bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa aurkeztekotan, hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du eta nortasun-agiriaren, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia erantsi behar dio.

Udalak gai honi buruz kaleratu duen iragarkia hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan:

Hautesle-zerrendak jendaurrean. Iragarkia PDF formatuan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide