TAO zerbitzuko gune berdea ezarriko dute udan, Txankako bidean

Karkara

Lerro berdeak margotu ditu Orioko Udalak azken egunotan Txankako bidean. TAO zerbitzuko gune berde berri hori, ekainaren 1ean ipiniko da indarrean, uda denboraldirako. 

Orioko Udaltzaingoak KARKARAri adierazi dionez, aurten, lehenengo aldiz, lerro berdez desberdinduko dira TAO sistemaren txartel arrunta —urdinez margotutako eremuak—, eta ez-ohiko txartela edo berdea. Udaltzaingoak KARKARAri jakitera eman dio gune berdea urdina baino zertxobait merkeagoa izango dela.

Udan, Txanka bidean autoa uzten dutenek, orain artean bezala, ordaindu egin beharko dute, baina zertxobait gutxiago; orain margotu dira  eremu horretan lerro berdeak. Aurreratu dezakegu lerro berdea merkeagoa izango dela. Neurri honekin nahasmendurik ez izatea eta herritar zein bisitariek, autoa uzterako garaian, guztizko informazioa eskura edukitzea nahi dela azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide