Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna egingo dute Orion, martxoaren 27an

Karkara 2019ko mar. 7a, 09:30

Bazkarian parte hartu nahi dutenek, martxoaren 20an eta 21ean erosi behar dituzte txartelak, 23 euroren truke. Bi egunetan, 16:00etatik 18:00etara egingo da salmenta Zaharren Babeslekuan bertan.

Zaharren Babeslekuan Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna antolatu du, martxoaren 27rako. 12:00etan meza izango da, eta 14:00etan Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria egingo dute. Erretiratuak eta pentsiodunak autobusez joango dira bazkarira; horretarako,13:00etan bi autobus aterako dira Orioko autobus geltokitik, eta 13:30etan beste bi. Bueltako autobusa 18:00etan izango da.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek, martxoaren 20an eta 21ean erosi behar dituzte txartelak, 23 euroren truke. Bi egunetan 16:00etatik 18:00etara egingo da salmenta Zaharren Babeslekuan bertan. Elkarteko arduradunak azaldu dute, egun horietatik aparte ez dela txartelik salduko, eta txartela erosi ondoren atzera egiten duenari ez diotela dirurik bueltatuko

Egunean bertan, bazkarira joaten direnek jatetxeko arduradunari eman beharko diote txartela bazkal orduan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide