Doako autobusa Oriotik, Kursaaleko 'Gustav Mahler' kontzertura joateko

Karkara

Martxoaren 7an, osteguna, Gustav Mahler kontzertua eskainiko dute Kursaalen, Donostian. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta Mahler musikagile eta zuzendariaren piezak joko dituzte bertan.  Sarrerak oraindik badaude.

 

Nork bere sarrera erosi behar du
Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

https://www.kursaal.eus/eu/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan
Autobusa doan erabili ahal izango da; baina izena eman behar da aldez aurretik, Orioko Turismo bulegora deituta (943 835 565).

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Gustav Mahler-en 3. sinfonia joko dute. Jonathan Nott-ek zuzenduko du kontzertua.

Kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/es/agenda/gustav-mahler-jugendorchester/

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide