Lagun bat erreskatatu dute gaur eguerdian Orioko Itxaspe baserriaren inguruan, min hartuta

Karkara

Itxaspe baserria

Zauritua Donostiako Poliklinikara eraman dutela jakinarazi dute.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi du, lagun bat erreskatatu dutela gaur eguerdian Orioko Itxaspe baserriaren inguruan. Antza denez, herritarra korrika egitera atera da, eta 11:00ak inguruan min hartu du belaunean.

Ertzaintzatik jakinarazi dute, anbulantziak zauritua zegoen lekura iritsi ezin zuenez, larrialdi zerbitzuek erreskatatu dutela laguna. Ondoren, Donostiako Poliklinikara eraman dute anbulantzian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide