Aldapa eta Zingirako bertsoak

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia

Xabier Sukiak otsailean Aian eta Orion izandako bertso otorduetatik entresaka bat egin eta HItza Jolas programan bota ditu igande honetan.

Batetik Unai Agirre eta Agin Laburu Aldapa sozidadean jardun ziren bertsotan joan den larunbatean. 45 bat bertsozale elkartu ziren, eta gozatu ederra hartu zuten.
Bestetik hilaren hasieran Zingira eskolan bertso bazkaria egin zen Unai Iturriaga eta Uxue Alberdirekin. Han ere jende mordoxka bildu zen, eta hango bertsoaldi pare bat ere bildu du Xabierrek.

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hitza-jolas/osoa/6223867/orioko-aldapa-elkartean-bertso-afaria-unai-agirre-eta-agin-labururekin--/

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide