Orioko EAJk azaroan jakinarazi zuen Lourdes Salsamendi izango dela alderdiaren alkategaia, eta atzo aurkeztu zuen Orioko EH Bilduk Anuska Esnal Olidenen hautagaitza maiatzeko udal hauteskundeetarako. Ildo horretan, Orain herri plataformak eta Orioko PSE-EEk ere udal hauteskundeetara aurkeztuko direla baieztatu dute.
Alde batetik, Orain herri plataformak jakinarazi du hautagaien zerrenda zehazten ari direla, eta laster jakinaraziko dutela nor izango den Orainen alkategaia.
Bestetik, Orioko alderdi sozialistak azaldu du Ana Priede Marchan izango dela maiatzeko udal hauteskundeetan Orioko PSE-EEren zerrendaburua. Priedek azpimarratu du, "2015-2019 agintaldian gauza asko geratu direla egiteke. Datorren agintaldiari begira komenigarria da alderdi aniztasuna egotea udalean; gehiengo osoak saihestu eta alderdien arteko elkarlana eta akordioak bultzatzeko".