Dantza emanaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek, larunbatean

Karkara

Dantza emanaldiak bi atal izango ditu. Lehenengo zatian 4-6 urte bitarteko ikasleek dantza egingo dute, eta bigarren zatian 7-15 urte bitartekoek.

Otsailaren 23an, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Karela kiroldegian, 17:00etan.

Bi saio izango ditu emanaldiak: lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduagoek.

Lehenengoan, Elena Errasti eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Antton bat eta Antton bi, Euskaraz gazte eta Tarrabillon.

Bigarren saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren, 7 urtetik 15 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Agurra, Bolant dantza, Ezpata dantza, Zinta dantza, Zuberoako makil dantza, Lasai Lasai, Txantxo dantza, Arin Arina neska zaharrak eta Mundu berri baten mapa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide