Martxoaren 8an

Greba feministarako pankartak egingo dituzte herriko emakumeek ostegunean frontoian

Karkara 2019ko ots. 19a, 14:29

Arropa zaharra jantzi eta pankartak egitera gonbidatu dituzte herriko emakumeak.

Orioko Xaltxerak talde feministak greba feministarako pankartak egiteko topaketa antolatu du ostegunerako. Orioko adin guztietako emakumeei ekimenean parte hartzeko deia luzatu diete, herria mezu feministez bete nahi baitute martxoaren 8ko grebarako. "Beraz, jantzi arropa zaharrak eta etorri ostegunean 19:00etan frontoira, pankartak egiteko materiala bertan izango dugu eta"

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide