Orioko eskubaloiko nesken bi taldeek garaipen garrantzitsua lortu dute asteburuan

Karkara

Luis Epelde

Denboraldi bikaina ari dira egiten bi taldeak sailkapenetako lehen postuak mantenduz

Etxean jokatu zuten Orioko eskubaloiko bi taldeek igandean. Infantil nesken Orioko A ZKE taldeak jokatu zuen lehenengo partida, 30-13 ko markagailuarekin gailendu zitzaizkien Udarregi A Usurbil taldeari. Orioko B ZKE taldeak jokatu zuen jarraian Ereintza Lisomaten aurka, 30-16ko markagailuarekin partida irabaziz.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide