Andresek eta Salsamendik Gipuzkoako mus kanporaketa jokatuko dute larunbatean

Karkara

Larunbat arratsaldean 117 bikote bilduko dira Zaldibiko Antzoki Zaharrean, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko.

Euskal Herriko Mus Txapelketa abian da. Herriz herri kanporaketak jokatu dira, eta bikote sailkatuek larunbatean lurraldeko kanporaketa jokatuko dute. Orion Bittor Andresek eta Jokin Salsamendik lortu dute Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko txartela.

Larunbat arratsaldean izango da hitzordua Zaldibiko Antzoki Zaharrean, eta denera 117 bikote bilduko dira kanporaketan, Lizarran jokatuko den finalerako txartela lortzeko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide