Txurrumuski Kultur-Aisialdi elkarteak, elkarbizitza asteburu bat antolatzen du urtero LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat. Edizio bakoitzean gai eta egoera ezberdinak lantzen dituzte hiru egunez begiraleekin batera. Aurtengoan, Txurru-kanpamentua izenpean, Orioko Txurruka aterpetxean izango dira martxoaren 22tik 24ra.
Bertara joan ahal izateko izen ematea otsailaren 27an, asteazkenean, izango da kultur etxean, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Derrigorrezkoa da ordain-agiria, osasun txartela eta izen emateko orria behar bezala beteta aurkeztea.
Plaza mugatuak izango direnez, izena-emate ordenaren arabera egingo dute zerrenda. Kasuak kasu, plaza guztiak beteko ez balira, martxoaren 7an egingo lukete bigarren izen emate eguna.