Irudietan: Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia jokatu dute gaur Orion

Karkara

Hiru garaipen eskuratu ditu Orioko Arraunketa elkarteak, eta beste hiru kategoriatan bigarren postuan sailkatu da.

Eguzkiak gogor jotzen zuela uretaratu dira Oria ibaira kategoria desberinetako arraunlariak. Zarauzko Arraun Elkarteak antolatu du gaurko jardunaldia, eta Orioko batelek emaitza onak atera dituzte.

Neska promesetan (05:08'05), kadete mutiletan (07:07'25) eta jubenil mutiletan (08:46'17) Orioko batelak atera dira garaile. Infantil mutiletan (05:04'24), jubenil nesketan (09:44'71) eta senior mutiletan (08:26'48), berriz, bigarren postua eskuratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide