Hiru garaipen eskuratu ditu Oriok Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako jardunaldian

Karkara

Orion jokatu zuten atzo aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako laugarren jardunaldia. Infantil, kadete eta beterano mailetako aulki mugikor kategoria desberdinek hartu zuten parte, eta Orio hiru kategoriatan atera zen garaile.

Gizonezko infantilen binako laukoan (03:47,05), gizonezko infantilen binako zortzikoan (04:19,20) eta emakumezko kadeteen binako laukoan (05:12,07) eskuratu zituzten garaipenak Orioko taldeek.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide