100 kaxa inguru bildu dira Saharako errefuxiatuentzat egindako janari bilketan

Karkara 2019ko ots. 15a, 11:53

Herritar askok lagundu dute bilketan

Azken aste hauetan martxan egon da Sahararen aldeko euskal karabana, piztu itxaropena, Euskal Herri mailan Saharako errefuxiatuei laguntzeko abiatutako ekimena. Horren baitan, Orioko Sahararen aldeko elkarteak janari bilketa egin du herrian. Orioko Herri Ikastolan eta Zaragueta Eskolan, eta DIA dendan, Eroski handian eta Spar Dorronsoro janari-dendan egin dute aurten janari bilketa.

Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bertan parte hartu duten herritar guztiei. Hala nola, Orioko Herri Ikastolari, Zaragueta Eskolari, DIA, Eroski eta Spar supermerkatuei eta Orioko Udalari. Antolatzaileek adierazi dutenez, bilketa handia izan baita aurtengoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide