'Bertan kasu egin, edo banoa’ antzezlana izango da otsailaren 22an, Orioko Kultur Etxean

Karkara 2019ko ots. 14a, 11:00

Aldaketa klimatikoaren gaia landuko du antzezlanak, eta umoreaz baliatuko da mezua helarazteko.

'Bertan kasu egin, edo banoa’ antzezlana 22:00etan izango da kultur etxeko areto nagusian. Sarrera doan da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, gonbita hartu behar da aldez aurretik kultur etxean. Dagoeneko eskura daude gonbitak.

Aldaketa klimatikoa da gaia
Aldaketa klimatikoaren astea, ASTEKLIMA, egingo da martxoaren 1etik 10era, herritarrak gaiaz kontzientziatzeko. Hori dela-eta, aldaketa klimatikoa gaia duten kultur eta dibulgazio-ekitaldiak antolatuko dira Euskal Herriko toki askotan eta horien arteko bat da Orion egingo den antzezlana.

Antzezlana publiko gazte (15 urtetik gora) edo helduari zuzenduta dago, eta 40 minutuko iraupena izango du. Antzezlana umoreaz baliatzen da bere mezua helarazteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide