Salgai daude Errikotxiaren bertso afarirako azken txartelak

Karkara

Otsailaren 23an izango da bertso afaria Aldapa elkartean.

Errikotxiak bertso afaria antolatu du hilaren 23rako, larunbatarekin, Aldapa elkartean. Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariek parte hartuko dute hitzorduan, eta antolatzaileek jakinarazi dute bertso afarirako azken txartelak salgai daudela; joateko asmoa duten herritarrek Kolon Txiki tabernan eros ditzakete sarrerak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide