Arrauna izango da nagusi asteburuan Orion. Larunbatean aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako jardunaldia jokatuko da,12:00etan hasita. Infantilek eta beteranok mila metroko ibilbidea osatu beharko dute, eta kadeteek, jubenilek eta absolutu mailakoek 1.5000 metrokoa.
Bestalde, igandean Gipuzkoako Batel Ligako estropadak izango dira Orion, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta. 11:30ean hasiko da hitzordua, eta estropada eremua Anibarko Portua auzoaren paren hasi eta Ubegun industriagunearen bueltan amaituko da.