Elkarretaratzea egin dute Orion, auzipetu independentistei elkartasuna adierazteko

Karkara 2019ko otsailaren 12a

"Konponbidea, demokrazia eta askatasuna" aldarrikatu dituzte elkarretaratzean.

Gaur, asteartea, hasi da Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenean. Auzipetuei elkartasuna adierazteko mobilizazio ugari egin dira Euskal Herri osoan zehar, eta Orion ere elkarretaratzea egin dute iluntzean Gure Esku Dagok deituta, “konponbidea, demokrazioa eta askatasuna” aldarrikatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide