Martxoaren 8an

Orioko emakumeak hasi dira greba feminista antolatzen

Karkara

Ostegun iluntzean Salatxo aretoan bildu ziren herriko hainbat emakume, martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko.

Ostegun arratsaldean bilera irekia egin zuten Orion, martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko. Emakume talde polita bildu zen Salatxo aretoan, eta taldetan banatuta egitaraua zehazteko lanean hasi dira. Ildo horretan, jakinarazi dute, hurrengo hitzorduan pankarta feministak egingo dituztela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide