Ibon Gaztañazpiren 'Mendiaren bi aldeak' erreportajea estreinatuko du gaur ETB1ek

Urtzi Urkizu/Berria.eus 2019ko ots. 7a, 12:00

Ibon Gaztañazpi, Juanjo San Sebastian eta Juanra Madariaga, erreportajeko fotograma batean. (EITB)
Ibon Gaztañazpi aurkezlea Anbotora, Aizkorrira eta Gorbeiara igoko da, mendizale ezagunekin.

Mendiaren pozak eta tristurak, bere alde onak eta bere alde tragikoak. Mendiaren bi aldeak erakutsiko dituzte gaur ETB1eko erreportaje batean, 22:35ean. Ibon Gaztañazpi kazetaria ariko da aurkezle lanetan, eta hiru menditara igoko da: Anbotora, Juanjo San Sebastian mendizalearen laguntzarekin; Gorbeiara, Yolanda Martinekin, zortzimilako bat igo duen Bizkaiko emakume bakarra; eta Aizkorrira Aitziber Ibarbiarekin, Zegama-Aizkorriko ohiko parte hartzailea. "Mendia ez da korrika egitea bakarrik», esan du Gaztañazpik. «Banuen horrelako zerbait egiteko gogoa, oso pozik nago mendira hurbiltzeko beste modu bat izan delako: lasaiagoa. Mendia oso poliedrikoa da», gaineratu du.

Hiru protagonista nagusiez gain, beste mendizale batzuk elkarrizketatuko ditu Gaztañazpik.

Irakurri albiste osoa Berria.eus atarian

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide