Orioko Udalak hondartzako dunan jarri berri duen baleari isatsa apurtu zaio pasa den asteko haize boladen eraginez. Udaletik jakinarazi dutenez, asmoa balea fibrazko oihal batzuekin eta epoxi erretxinarekin gogortzea da, ondoren margotzeko eta apaintzeko. "Dena dela, esandako tratamendua eman ahal izateko eguraldi baldintza jakin batzuk behar dira. Gaur egun duguna baino hezetasun txikiagoa eta tenperatura epelagoa behar baititu produktuak lehortzeko". Horregatik, eguraldi baldintza aproposa iritsi arte zain daude udalean.
Horrez gain, ez dute baztertzen balea lekuz aldatzeko aukera ere. "Haizearen norabidea aztertu eta txoko babes bat aurkitu nahi diogu baleari, berriz ere haizearen eraginez kalterik jasan ez dezan".