San Blas idi-dema jaialdia irabazi du Iñaki Olidenek

Karkara 2019ko ots. 4a, 11:00

Iñaki Olidien Abadiñoko idi-proba jaialdian.

Igande arratsaldean jokatu zen idi-proba Abadiñon eta hiru idi parek parte hartu zuten.

Igandean sanblasetako idi-dema jaialdia jokatu zen Abadiñon, eta bertan izan zen Iñaki Oliden oriotarra. Arratsaldean jokatu zen idi-proba, eta Olidenek Bermeoko Benguria eta Markinako Bariñako Pastorie izan zituen aukari. Azkenean, oriotarrak irabazi zuen jaialdia 53 plaza eta laurden eta 1,80 metro eginda. Bigarren izan zen Benguria 50 plaza eta erdi eta 4 metro osatuta, eta hirugarren sailkatu zen Bariñako Pastorie 41 plaza eta laurden eta 4,8 metro eginda.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide