Emakumezkoen txalupak Julian Enriqueren XI. Oroimenezko Jaitsieran parte hartuko du igandean

Karkara

Emakumezkoen txalupa denboraldiko uretako lehen entrenamenduan.

Sestaon jokatuko da jaitsiera, igandean 11:30ean hasita.

Igande goizean Julian Enriqueren XI. Oroimenezko Jaitsiera jokatuko da Sestaon, eta Orioko emakumezkoen txalupak parte hartuko du estropadan. 11:30ean hasiko da jardunaldia.

Larunbateko batel estropada bertan behera
Bestalde, hasiera batean astebururako Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi antolatuta zeuden, baina larunbatekoa, Donostiako Urumea ibaian jokatzekoa zena, eguraldi txarraren iragarpenagatik bertan behera geratuko dela jakinarazi dute Gipuzkoako Arraun Federaziotik. Igandean Pasaian izango den estropada jokatzeko asmoa du federazioak, ez bada azken orduko ezustekorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide