Arraun denboraldian bete-betean murgilduta daude arraunlari gazteak, eta datorren asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketaren baitako estropadak jokatuko dituzte.
Lehen hitzordua Donostian izango dute harrobiko gazteek larunbatean. Izan ere, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta, Urumea ibaian jokatuko dituzte estropadak, 13:30ean hasita.
Igandean ere ez dute hutsik egingo, eta Pasai Antxon izango dute jardunaldia, 10:30etik aurrera.