Donostiako Kursaalean Gustav Mahler gazte-orkestraren eta Donostiako Orfeoi txikiaren kontzertua izango da martxoaren 7an, ostegunarekin, Donostiako Kursaalean, eta autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.
Nork bere sarrera erosi behar du
Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean. Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.
Autobusa doan erabili ahal izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, martxoaren 1a baino lehen Turismo bulegora deituta. Hurrengoa da telefono zenbakira: 943 835 565
Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Gustav Mahler-en 3. sinfonia joko dute.