Giro ederra izan zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Orion eskaini zuten ikuskizunean

Karkara

Jendetza bildu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ostiralean Orioko karela kiroldegian.

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, Musua ikuskizuna eskaini zuten ostiralean Orion, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Orioko Herri Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ere parte hartu zuten saioan, eta haur eta guraso mordoa bildu ziren Karela kiroldegian. Giro aparta izan zela nabarmendu dute bertaratu zirenek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide