Gaur goizean bildu dira Orioko Udaleko ordezkariak, Dikeko kontzertazio batzordea eta Orioko Arrantzaleen Kofradia, Dikeko hitzarmena sinatzeko. Orioko alkate Joxe Angel Zalduak, kontzertazio batzordeko presidente Bixen Iturzaeta Garatek eta Kofradiako presidente Jon Mujikak parte hartu dute hitzarmena sinatzeko ekitaldian.
Amaieran, alkateak azaldu du, hitzarmena sinatzea Dikeko eta Kofradiako eremuak eraldatuko dituen prozesuaren hasiera izango dela, eta jakinarazi dute, kofradiaren eraikin zaharra egoera txarrean dagoela ikusita, hori eraistea izango dela hurrengo urratsa. "Eraikina agintaldia bukatu baino lehen botatzea aurreikusten da".