Hasi dira saretzen Urola Kostako emakumeak Martxoaren 8rako

Karkara 2019ko urt. 28a, 09:52

Orio, Zarautz, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoititik joandako emakumeak bildu ziren ostiralean Zarautzen.

Ostiralean eskualdeko hainbat emakume elkartu ziren aurtengo Martxoaren 8ko prestaketa lanen inguruan hausnartzeko eta informazioa elkarbanatzeko.

Orio, Zarautz, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoititik joandako jendea elkartu zen, baina azaldu dutenez, eskualdeko gainontzeko herriekin ere elkarlanean aritzeko asmoa dute aurrerantzean.
 
Orion hilaren 24an egin zuten egunari forma ematen hasteko lehen bilera irekia, eta aurrerantzean elkartzen jarraitzeko asmoa dute Xaltxerak taldeko kideek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide