Lau ontzi, lau domina

Karkara

Larunbatean Legutiora egin zuten bidaia oriotarrek. Goizeko 10:00etan, Euskadiko Iraupen Txapelketa jokatu zuten.

Larunbatean jokatutako Aulki Mugikorreko Euskadiko Iraupen Txapelketan, hamaika elkartek hartu zuten parte kadete, jubenil eta absolutu mailan: Hondarribia, Lutxana, Itxasoko Ama, Donostia A.L, Getxo, Deustu, Kaiku, Raspas, Arkote, Nau. Navarra eta Orio. Guztira 70 ontzi ziren modalitatea ezberdinetan.

Oriotarrek lau ontzi aurkeztu zituzten larunbateko txapelketara eta guztiek eskuratu zuten domina. Gizonen absolutu mailako zortzikoak eta emakume jubenilen Skull Bikoitza modalitateko A bikoteak, urrea irabazi zuten. Gizon jubenilen zortziko ontziak, eta emakume jubenilen Skull Bikoitzeko B bikoteak, berriz, zilarra.

Argazkiak: Iñaki Suarez

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide