Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, urtarrilak 29

Karkara 2019ko urt. 26a, 10:15

Udalbatzarraren aretoan izango da bilkura, 20:00etan.

Urtarrilak 29, asteartea, ohiko bilkura egingo du udalbatzarrak udaletxeko aretoan 20:00etan hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Orioko Herri Ikastolak aurkeztutako idatzia, hobariak aplikatzea eskatuz eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan.

2.- Onartzea, egoki bada, kudeaketa-gomendioaren hitzarmena, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren eta Orioko Udal Musika Eskolaren artekoa, lan-poltsak modu bateratuan kudeatzekoa, haiek musika eta dantza ikastetxeetan erabili daitezen.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2019ko aurrekontu propioa.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2019ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

5.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide