Arraun elkarteko furgonetek eramango dituzte zaletuak plazatik Arraunetxeko bilerara

Karkara 2019ko urt. 24a, 12:13

Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Jon Salsamendik eta Xanti Zabaletak Orioko zaletuekin bilera egingo dute, Arraunetxen.

Gaur arratsalderako Orioko zaletuak bilerara deitu dituzte Orioko Arraunketa Elkarteko entrenatzaile Jon Salsamendik eta Xanti Zabaletak. Batzarra 19:00etan izango da Arraunetxen, baina eguraldi txarra dagoenez, elkarteko furgonetak ibiliko dira 18:30etik aurrera plazatik Arraunetxera artekoko ibilbidea egiten. Beraz, nahi dutenek furgonetaz joan ahal izango dute Arraunetxera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide