"Ariketak modu egokian egiteko aholkuak ematen dizkiet gimnasioko erabiltzaileei"

Karkara

Egoitz Makazaga kirol aholkularia.

Orioko Karela kiroldegiak kirol aholkularitza zerbitzu berria martxan jarri du bazkideentzat. Pasa den astetik, Egoitz Makazaga oriotarra arduratzen da gimnasioko erabiltzaileei aholkuak emateaz.

EGOITZ MAKAZAGA - Kirol Aholkularia

Zein da zure lana?
Egunean bi orduz gimnasioan egoten naiz, bertan entrenatzen ari direnei ariketak modu egokian egiteko aholkuak ematen. Horrez gain, norbaitek entrenamenduaren inguruan zalantzak baditu, azalpen txiki batzuk eman ditzaket.

Zergatik jarri da martxan zerbitzu berria?
Badaude pisua altxatzeko ariketak egitea gustatuko litzaieken erabiltzaileak, eta nola egin ez dakitenez, ez dira animatzen. Horrez gain, beste batzuk ez dute teknika egokia erabiltzen, eta luzaroan ariketak horrela eginez gero min hartu dezakete. Ni horiei azalpenak emateko nago hemen.

Jendea gerturatzen al zaizu zalantzak galdetzera?
Bai, baina oraindik berria da zerbitzua, eta askok ez dute ezagutzen. Hala ere, zalantzaren bat duten erabiltzaileak lasai galderak egitera animatu nahi ditut.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide