Greba feminista antolatzeko bilera irekia antolatu du Orioko Xaltxerak taldeak, ostegunerako

Karkara 2019ko urt. 22a, 11:00

Greba eguna antolatzeko bilera ostegunean izango da, 19:00etan hasita, Orioko Kultur Etxean.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, martxoaren 8rako greba feminista antolatu dute, eta Orioko emakumeek ere bat egin nahi dute lanuztearekin. Orioko Xaltxerak talde feminista lanean hasi da greba eguna antolatzeko, eta bilera irekia egingo dute ostegunean. 19:00etan izango da bilera, Orioko Kultur Etxeko aretoan, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Greba egiteko hurrengo arrazoiak azaldu dituzte Xaltxerak taldetik: "Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaitu. Indarkeria matxistak jipoitzen gaitu. Arrazakeriak erailtzen gaitu, eta kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaitu. Horregatik Orioko emakumeaok aurten ere planto egingo dugu".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide