Salsamendik eta Zabaletak Orioko zaletuak bilerara deitu dituzte, ostegunerako

Karkara 2019ko urt. 21a, 17:30

Batzarra 19:00etan izango da Arraunetxeko areto nagusian.

Orioko Arraun Elkarteak Orioko zaletuekin bilera egin nahi du ostegunean, 19:00etan Arraunetxeko areto nagusian (goiko solairuan). Gizonezkoen eta emakumezkoen traineruetako entrenatzaile Jon Salsamendik eta Xanti Zabaletak deitu dute bilera, eta herriko arraun zaleak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. 

Karkara arraun elkartearekin harremanetan jarri da bileraren nondik norakoak ezagutzeko, baina ez dute ezer aurreratu nahi izan batzarraren aurretik, eta Orioko zaletuak bileran parte hartzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide